Harkaitz Eskalada
Ipar Eskiko Zentroaren ondoan Ferial – Belagua eskalada eremua dago. Maila baxuko bide ugari dituenez (IVetik 6b-era), eskalatzen hasteko leku ezin hobea da. Gainera, mendi garaietako ingurunearen edertasunari esker, hemen eskalatzea oso atsegina da.
Lau sektoretan banatutako 35 bidek osatzen dute eskola: Zampori, Ferial, Eraize eta Arlas. Kareharriak oso baldintza onak ditu eta bideen luzera 10 eta 15 metro bitartekoa da. Hegoaldea oso eguzkitsua da, eta, altitudea gorabehera, oso tenperatura atseginak aurki ditzakegu.
Informazio gehiago, mapa eta sektoreen krokisa: