EKO Funtzionamendua
Eko Funtzionamendua
Garbiketa
Ingurumenari ahalik eta gutxien eragiten dioten garbiketa-produktuak erabiltzen ditugu. Ahal den neurrian, biodegradagarritasun handikoak, landare-materialekin egindakoak, kaltegarriak ez direnak eta ekologikoak izango dira.
Orain, COVID-19 delakoaren garbiketa- eta desinfekzio-beharretara egokituta dago.
Taberna-Jatetxea
Behin bakarrik erabiltzeko produktuak eta produktu plastikoak ahalik eta gehien murriztu nahi ditugu.
Modu berean, garrantzitsua iruditzen zaigu, aterpetxeko karbono-aztarna ahalik eta gehien murriztea; horregatik, hurbileko merkatuetako elikagai-hornitzaileekin lan egiten dugu.
Elikadura osasungarria eta kalitatezko produktuak sustatu nahi ditugu.
Eraikina eta energia
Aterpetxean bertan eguzki-plaken instalazio baten eta turbina baten bidez ekoizten da norberaren kontsumorako elektrizitatea.
Berokuntza-sistemaren helburua erosotasun termikoa da. Berokuntza-sistemak hiru ardatz ditu:
-
- Babeslekuko gune nagusiak, hegoaldera begira, lehio handiak eta adreiluzko forjatuak dituztenak, beroa metatzen dutenak eta eguzkia ezkutatzen denean kokatzen dutenak.
- Biomasa bidezko berokuntza, metaketazko berogailu zeramikoen bidez; zehazki, bi berogailu beheko solairuan.
- Iparraldera begira dauden eremuek laguntza-sistemaren bat behar izan dezakete neguko egunik hotzenetan, beraz, berogailuak dituzte.
Aireztapenerako sistema mekaniko bat proiektatu da, airearen berriztapena eta kalitatea ziurtatzeko, bai eta eraikinaren barneko beroa berreskuratzeko ere, leihoei lotutako bero-galerak saihesteko.